Hamelin (2017)

"Hamelin"
(2017)


2017ko apirilean grabatu eta urte horretako abenduan kaleratutako diskoa. Abestien gaiak asko oinarritu dira askatasunean edo askatasun ezan.

Disko hau bi bloketan grabatu dugu. Batetik 5 abestiren nahasketa eta masterizazioaz Axular Erizmendi arduratu da. Eta bestetik “Trintxeretatik” abestia, modu analogikoz grabatuta, bere nahasketa eta dub bertsioa Xabier Urrutikoetxea eta Iñigo Olabarriren arteko elkarlanak ahalbidetu ditu. Masterizazioa “Euridia” estudioko Ibon Larruzeak egin duelarik. Diskoaren diseinuaz Tía María arduratu da, beraz autogestiotik sortutako lana dugu.